Deialdia

Ezagutu duzu jada 2045. urteko mundua. Orain, irudika dezagun etorkizun berri bat, etorkizun hobea izateko nahia gogoan hartuta. Bete ezazu jarraian dagoen galdetegia. Galdetegiak bi fase ditu: Lehenengo fasean, 2045. urtean murgilduko zara, etorkizun horretan bizi den pertsona baten ikuspegiaren bidez. Bigarren fasean, zuk zeuk proposatu ahal izango dituzu bizi nahiko zenukeen mundua sortzeko proposamenak; bestela esanda, zure etorkizun desiragarria sortzeko proposamenak. Zer aldaketa gauzatzea nahi duzu? Zer inpaktu positibo gertatzea nahi duzu? Nolakoa litzateke etorkizun desiragarria zuretzat?

* Bidaiarekin hasi aurretik, webgune honetan nabigatzea gomendatzen dizugu, esperientzia osoa ezagutzeko.

Galdeketa

Dark

Light

TOPIAK X TIPI
26-12-2045
INSTAGRAM

?

2045EAN GAUDE

Webgune honetan 2045.urte posible bat aurki dezakezu. Bertan nabigatzera gonbidatzen zaitugu, scroll egin eta eszenatoki honetan murgildu zaitez errealitate honen alderdi ezberdinak ezagutzeko: lana, etxebizitza, ekonomia, ingurumenarekiko harremana... Aurrera!
scroll ↓

Komunitate nomadak

Info +

Azken 80 urtetako hondakinen kudeaketak sortutako egoera jasanezinaren ondorioz, planeta osoan zehar zaborra eta hondakinak modu eraginkorrean berreskuratu eta berrerabiltzen dituzten komunitate nomadak sortu dira. Nomada hauen bizimodua zaborraren berreskurapen eta berrerabilpenean oinarritzen da. Antolaketa-sistema berri horien barruan, komunitate panmugakideak deritzenak sortu dira. Komunitate hauen karbono aztarna txikiak eta lurra zaindu eta berreskuratzeko egiten duten lan garrantzitsua dela eta, ospe handiko estatus soziala lortu dute, eta teknologia berde berrien garapenaren iraultzaren buruan dauden irudi heroiko gisa ikusten dituzte. Mugaz haraindiko mugikortasun-pribilegioak dituzte, planetako lurraldeetatik askatasunez mugitzeko aukera ematen dietenak. Toki eta lurralde asko arriskutsuak dira orain, iraganeko tratu txarrengatik eta permafrosta urtzean askatutako gas toxikoek eragindako hondamendi klimatikoaren ondorioengatik ondatu egin baitira.

Itxi

Vlogger Nation

Info +

2045ean, Vlogger Nationek azken bi hamarkadetan izan duen finkapen azkarraren emaitza da gaur egungo panorama politikoa. Hedabide konbentzionaletan informazio eta albiste faltsuek gainezka egin dutenez, mesfidantza eta ideologien atomizazioa indar handiz errotu da herritarrengan, eta alderdi politiko tradizionalen eragiteko gaitasuna ia erabat suntsituta dago. Alderdi tradizionalek Vlogger-ek erabilitako estrategietara jo behar izan dute, sareetan ematen duten iritziak gizartean pisu handia hartu baitute, eta Vlogger-ak parlamentuan ordezkaritza duten lobby boteretsu bihurtu baitira. "Arlo publikoaren" eskumenak ahalik eta gehien murriztu dira vlogger talde ideologikoen interesen kalterako, eta horietako askok Estatu-nazio batzuek baino botere handiagoa dute.

Itxi

Alarma demografikoa

Info +

2045ean, ipar globaleko populazioaren %60a (AEB, Kanada, Europa, Australia, Zeelanda Berria, Hego Afrika, Errusia, Txina eta Japonia) 65 urtetik gorakoa da. Alarma demografiko horren aurrean, mendebaldetutako munduko herrialde nagusiek nazioarteko haurdunaldi-programak bultzatzen dituzte laguntza bidezko ugalketaren industriarekin aliantzan, ugalkortasuna indartzeko, ez bakarrik emakumeen organoak dituzten gorputzetan, baizik eta baita tratamendua jasotzeko prest dagoen edozein pertsonarengan ere. Sexuak eta adinak dagoeneko ez dute eragozten haurdun geratu ahal izatea. Haurdun geratzea lortzen duten pertsonek garrantzi sozial handia dute orain, biztanleria zahartuaren suspertzaile gisa hartzen baitituzte. Pertsona horien janzteko modua ("haurdunaldirako generorik gabeko" moda bat) elementu bereizle soziala izaten hasten da (baita klasekoa ere) haurdunaldi unibertsaleko programa horietara sartzerik ez duten gainerako biztanleen aurrean.

Itxi

Haurdunaldi “unibertsala”

Info +

Bioteknologian, biomaterialetan, biologia sintetikoan eta ehunen ingeniaritzan egindako aurrerapenei esker, ehun biologikoz eraikitako umetokiak ezar daitezke, haurdunaldia horien bidez edukitzeko. Prozedura hori ez da ektogenesia bezalakoa: ektogenesiarekin gorputzetik kanpoko ingurune artifizial batean organismo bat haztea ahalbidetzen baita, eta laguntza bidezko ugalketa sistema honekin gizakien gorputzetan umetokiak ezartzen baitira. Ezarri ondoren, espermatozoideen injekzio intrazitoplasmatikoa egiten da—obozitoa zulatu eta espermatozoidea barnean sartzen da, hura ernaltzeko eta transferentzia egiteko—.

Osasun zerbitzu publikoa programa horiek aplikatzen ari da. Inbertsio publiko handia egin da arlo horretan. Osasun pribatua ere badago oraindik, eta laguntza bidezko ugalketa ere egiten du. Haurdunaldi-programa publikoetan sartzeko baremo eta parametroetan sartzen ez diren pertsonek osasun pribatua aukeratzen dute, ugaltzeko nahia badute. Badirudi osasun pribatura jotzeak ez duela gatazka handirik eragiten, izan ere, pertsona askorentzat espeziea betikotzeko premia nagusitzen baita.

CERRAR

Lan postnormala

Info +

Industriak, baina baita zerbitzuek ere, automatizazio handia bizi izan dute, eta nabarmen aldatu dira “lanaren” lotura, posizioa eta esanahia. Automatizazioaren eta adimen artifizialaren ondorioz, pertsonak ez gara beharrezkoak zereginetako asko garatzeko, eta, beraz, enplegu asko desagertu egin dira.

Horrekin batera, pertsonek ondasunak garraiatzeko edo zeregin zehatzak egiteko beren gorputza alokatzen duten enpleguak asko hedatu dira. Minijobak, komisio bidezko edo helburuen araberako lana erabiltzen dira adimen artifizialaren disfuntzionaltasuna eta zerbitzuetako askoren digitalizazioa osatzeko.

Ez dago erretiratzeko adinik eta horrek adinekoen artean ezkutuko ekonomia egotea eragiten du, elkarri zerbitzuak ematen baitizkiote eta truke-sareekin funtzionatzen baitute.

Itxi

Birziklatzean oinarritutako ekonomia

Info +

Berrerabilpenaren eta hondakinen bidez bizi diren komunitate nomadak beste sistema ekonomiko baten bidez antolatzen dira, besteak beste, ez-metaketan eta zero aztarnan oinarritzen direlako. Hondakinak, energia eta ezagutza birziklatzean eta optimizatzean oinarritutako ekonomia da, baina, era berean, ingurunean duen eragina ia zerora murriztea lortu duen bizi-eredua da.

Lurralde globalean zehar mugitu ahal izatearen pribilegioa dute. Ondo antolatuta daude, eta egitura eta antolaketa landuak eta ongi garatuak dituzte. Horrek ere eragina du haien ongizatean eta garapenean. Berrikuntza laborategi modukoak dira. Teknologia berria asmatu eta garatu dute, eta hainbat aurkikuntza zientifiko ere egozten zaizkie.

Komunitate horietako kideen hornikuntza propioa eta bizitzaren sostengua bermatzeko, ondasunak eta zerbitzuak trukatzen dituzte “kanpokoekin”, eta, besteak beste, honako zeregin hauetan dihardute: hainbat motatako hondakinen kudeaketa —esaterako, zabor teknologikoa prozesatu eta aprobetxatzea—, lurzoruak eta akuiferoak garbitzea eta berreskuratzea, material eta produktu berriak lortzeko hondakinak prozesatzea, energia-kontsumoa aurrezteko sistemak ezartzea, berrikuntza teknologikoak garatzea eta abar.

Itxi
...

Gehiago irakurriEzkutatu

Ez-metaketa eta zero aztarna

Info +

Munduan zehar dauden komunitate nomadek beren espezialitateak dituzte. Batzuk adituak dira hondakin teknologikoen tratamenduan, beste batzuk kutsadura kimikoaren tratamenduan, edo airea iragazten eta haren kalitatea berreskuratzen, edo azpiegitura handi zaharkituak eraisten eta ingurunea naturalizatzen.

Era berean, hainbat kultura desberdin dituzte. Guztiak “ez-metaketan” eta “zero aztarnan” oinarritu arren, desberdinak dira harreman-ereduei eta filosofiari dagokienez: batzuk “ekonomia berde kapitalistaren” legatua dira; beste batzuk, berriz, anarkismo ekologistatik hurbilago dagoen sustrai batetik datoz; beste batzuk, aldiz, XX. mendearen erdialdetik aurrera hiri handien periferian hazi ziren kokaleku marjinal eta informalen oinordekoak dira, zeinak, hein handi batean, modu informalean birziklatzen ziharduten.

Itxi
...

Gehiago irakurriEzkutatu

Mugaz gaindiko egunkaria

Info +
123456789

30/04/2045
43.31180, - 29.72202
Oraintxe itzuli naiz unibertsitatean muntatu dugun kanpamentutik. Zer gertatzen zaie bitamina-erregaia hartzeko guneko foku difusoreei?Honezkero konponduta egongo zirela uste nuen. Atzo I.-rekin hitz egin nuen eta zuen arazorik eduki... Kondentsadoreak asetu egingo ziren ongietorri batzordearen egunean, potentzia maximoan erabiltzeagatik. Laster beste begiratu bat eman beharko diegu.

Ea, mamira. Kokalekura iritsi naiz trukean lortu ditudan II motako mikroplastikoekin lan egiten jarraitzeko, eta badirudi ez dagoela inor; beraz, idazteko eta esertzeko aprobetxatzea erabaki dut... Baina, aurrena, kafearentzako olo esnerik geratzen ote den begiratuko dut. Zorte pixka batekin, egin berria egongo da. Berehala nator.

Ezerk ez nau egiten kafea bakarrik hartzeak bezain zoriontsu, batzuetan jasanezina egiten zait laborategian hainbeste jenderekin lan egitea, bero honekin eta hezetasunarekin... Zertaz ari nintzen? Taldekoak lakuan egongo dira oraindik, plastiglomeratu guztiak katalogatzen. Aspaldi ez genituen pieza hain bitxiak aurkitu. Horrek asko atzeratuko gaitu lanerako ordutegian, baina uste dut garrantzitsua dela lurralde honi behar duen denbora eskaintzea. Laborantza lur gisa birgaitzea lor dezakegu.

Gaur ez naiz ondo sentitzen... Ibaiaren ondoan boligrafo zahar bat aurkitu dut, plastikozkoa, eta hartu egin dut. Badakit debekatuta dagoela kanpamentuan kanpoko materiala sartzea, are gehiago laborategian prozesatuko ez diren polimeroak badira, baina horrelako boligrafoek aita gogorarazten didate, uste dut “bic” esaten zietela. Ongi ziurtatu behar dut ez dutela aurkituko, ezta eguneroko hau ere. Ezin dituzte aurkitu. Beldur naiz gehienek ez dutela ulertzen batzuek oraindik zer gogoratua behar dugula.

Esplorazio-talde panmugakidean sartu nintzenean, ez nuen gure leloaren alderdi bakar bat ere zalantzan jartzen: "Ez dut memoriarik izan nahi, ez dut transzenditu nahi, ez dut ezer garrantzitsurik egin nahi, orainean egon eta bizi nahi dut, besterik ez. Izan ere, hortik haratago doan guztiak ingurumena kaltetu eta suntsitzen baitu". Badakit gure kausa noblea dela, baina une zail batzuetan atxikimendu materialaren beharra izaten dut. Libreta txiki honek lasaitu egiten nau. Egunero gertatzen dena gogoratzen eta ordenatzen laguntzen dit. Eta nik nola edo hala transzenditu nahi badut? Soinean daramadan eguneroko txiki honetan bada ere? Gainera, ez dakit zertara datorren hainbeste koherentzia... biodegradagarria da eta! Ezingo dut beti nirekin eraman. Laster utzi beharko dut lanean hasten garen beste lurralde batean. Horretan pentsatze hutsa gogorra egiten zait.

Bide batez, zer gertatzen da musikarekin kanpamentu honetan? Animal crossingaren soinu-banda zahar hori berriz entzun behar badut, hitza ematen dut gaua kanpoan emango dudala. Ez dakit zergatik gustatzen zaien; ez dut jasaten nostalgia edulkoratu hori. Influenser Alderdiko vloggerrak hauteskunde-kanpainetan berriro erabiltzen hasi zirenetik, etengabe jartzen dute. Taldeko batzuek panfletoak eta eskuorriak ere ekarri dituzte kanpamentura. Ea bolada azkar pasatzen zaien.

Harira itzuliz: gaur goizean, azkenean, asanblada panmugakidea egin dugu, lehena campusean instalatu garenetik. Bertako batzuk etorri dira, interes handia baitzuten nola antolatzen garen jakiteko. Lehenengo biltzar asanblearioetan tarot postnormala erabiltzen dugu. Asko gozatzen dute, igartzen da ez dutela talde nomada guztiek erabiltzen. Izugarri gustatzen zait pertsona berrien harridura aurpegiak ikustea. Beharbada, gehien gustatzen zaidana da ikustea zer nolako eszeptizismoa antzematen den karta-sorta zahar hori erabiliko dugula esaten dugunean (20 urte baino gehiago ditu! Harrigarria!)

Kontua da, kartak erabiltzen hasi ginenetik, asanbladak inoiz baino emankorragoak direla. Nolabait, tarotean irudikatzen diren arketipoen ondorioz, sormen eta arreta handiagoz adierazten dugu buruan duguna, eta baita gorputza zeharkatzen digun hori ere. Bat-batean, pertsona gehiagorekin hitz egin dezakegu kezkatzen gaituenaz eta erabat ondo ez dabilela iruditzen zaigunaz. Partekatzean, dena argiago ikusten hasten gara eta proposamenak egiten dira, jorra ditzakegun bideak aztertzeko. Gure zereginean konfiantzaz jarraitzeko erregaia ematen digula sentitzen dut.

Jaurtialdi bakoitzaren aurretik pultsua pixka bat azeleratzen zait, ezin dut saihestu. Tarotak nire gorputza astintzeko eta partekatzeko nahia izaterabultzatzeko gaitasuna du, asanbladan daudenek esaten dutena entzuteko nahia izatera... Norbait datorrela uste dut. Honekin amaitu behar dut. Berriro idazteko aukera dudan arte!
Oraingoan, bi eztabaida-nodo eratu ziren: Lehenengoan, bizitzen ari garen zaintzen krisia eta hezkuntzatik aplikatu daitezkeen ikuspegi berriak probatuz aurki daitezkeen irtenbide posibleak eztabaidatu zituzten. Bigarrenean, gure identitate fisikoaz eta sarean dugun identitateaz eztabaidatu dugu, heriotza birtualerako eskubideaz eta, baita ere, egia-ostearen gatazka ia 2019tik (pandemia piztu zenetik) gainditu gabe dugunaz.

Itxi

Bizitzaren esanahi berria

Info +

Komunitate nomadak ostatuz edo alokairuan hartzen dituzten hainbat lurraldetan zehar ibiltzen dira; hondakinak kendu nahi dituzten edo pilatu nahi ez dituzten herriek lan horietarako baliatzen dituzte. Esperientzia horren eta beste eredu horrekiko harremanaren ondorioz, pertsona batzuk hasiak dira komunitate nomadak bezala bizi nahi izaten.

Joera bat sortzen hasi da: orainaldian bizitzearen ideia, aztarnarik ez sortzearena eta ondasunak ez edukitzearena indartzen hasten da. Joera hori komunitate hauen izaera nomada eta iragaitzazkoari esker zabaldu eta polinizatu da. Zerbait kutsatzen ari da, haien baitan geratzen den zerbait dago eta, horrek egiturazko aldaketarik ez badakar ere, eragin bat du maila kultural eta filosofikoan. Beraz, zibilizazio-aldaketa bat sortzen ari da, jadanik garatzen ari zena, baina komunitate hauen eraginez bizkortu dena. Gizakiak beraien burua munduan ulertzeko duten modua aldatzen ari al da? Korronte horrek ingurunean inpakturik sortzen ez duen logika batetik bizitzeko aukera proposatzen du. "Ez dut memoriarik izan nahi, ez dut transzenditu nahi, ez dut ezer garrantzitsurik egin nahi, orainean egon eta bizi nahi dut, besterik ez. Izan ere, hortik haratago doan guztiak ingurumena kaltetu eta suntsitzen baitu". Ideia hori pixkanaka barneratzen ari dira, hainbat lekutatik. Ideia itxaropentsua da, hainbat hamarkadatan basamortu utopiko eta espirituala izan ondoren.

Immaterialtasuna, momentua bizitzea eta materialtasunetik harago joatea indarra hartzen doan joera da. Kolapso ekologikoarekin lotzen den pentsamendu-korronte handia da. Bizitza honetatik igarotzean ahalik eta aztarna txikiena uzten saiatzeak, korronte filosofiko gisa, “aztarnarik utzi gabe bizitzeko moduak” jorratuko dituzten ikasketa espezializatuen sorrera bultzatu du.

Itxi
...

Gehiago irakurriEzkutatu

Artxiboa eta memoria

Info +

Datuek energia kontsumitzen dute eta lekua hartzen dute, eta Internetaren memoria muturreraino bete da. Algoritmo batek online edukien artxiboa eta memoria kudeatzen ditu. Horren ondorioz, bi urtean behin datuak modu masiboan ezabatzen dira: algoritmoak erabakitzen du zer ezabatu espazioa askatzeko. Honelako mezuak agertzen dira: “Premiazkoa: 2046ko martxoaren 23an azken bi urteetako edukiak ezabatuko dira”.

Algoritmoaren funtzionamenduaren logikak artxiboek zenbat okupatzen duten eta eraginkortasunari, egiazkotasunari, interes orokorrari, eta premiari dagokienez duten garrantzia erlazionatzen duen baremo bati erantzuten diote, baina algoritmoaren irizpideek etengabeko eztabaida sortzen dute.

Hazi-bankuak dauden bezala, memoria analogikorako espazioak sortzen dira formatu digitalen zaharkitzearen eta irakurketa-akatsen ondorioz. Enpresa digital eta web orri handi batzuek forma fisikoa hartu dute. Adibidez, Wikipedia gaur egun eraikin bat da.

Herritarren artean ere, aldi berean gertatzen ari dira, batetik, ondasun materialak ondotik kentzeko joera eta, bestetik, ondasun material eta immaterial jakin batzuen metaketa aldarrikatzen duten beste pertsona batzuen beharra. Azken horiek zera diote: "Ez dezagun ahaztu nondik gatozen, PDFen liburutegi zoragarri hau daukagu".

Nolanahi ere, Internetaren memoriaren arazoa dirua ordainduta konpontzen da. Horrek esan nahi du botere berriak finkatu egin direla edukiak gorde ahal izateko gaitasunaren arabera: gauza batzuk galdu egiten dira eta beste batzuk nagusitu edo mantendu egiten dira. "Memoria eta artxiboarekin" lotutako ezkutuko ekonomia bat ere agertu da.

Era berean, eta kolapso ekologikoaren ondorioz, areagotu egin da desagertzen ari diren baliabide naturalak kontserbatzeko beharra. Naturaren Bankua sortzen da, non ura (iturburukoa, icebergekoa...), landareak, animaliak, lurra edo mineralak kontserbatzen diren, ahal izanez gero, etorkizunean ugaltzeko. Haur bat sortu edo garatu badaiteke, zergatik ez zuhaitz bat edo lurra?

Itxi
...

Gehiago irakurriEzkutatu

Etxea egitura sozial minimo gisa

Info +

Etxebizitza partekatuak, hainbat bertsiorekin, eredu normalizatua dira. Bizitzeko modu hori gauzen ordena naturala bihurtu da, eta azken urteotan, pixkanaka, commodity bihurtu da. Hiriko edo pseudo-hiriko etxebizitza guztietan zerbitzuak, baliabideak eta bizitza partekatuz bizi dira.

Coliving horiek ez dute zertan luxuzkoak izan, itxura eta tipologia desberdinetakoak baitaude: berreskuratutako espazio abandonatuak, industria-eraikin birmoldatuak, hiri ertainen inguruetako eta bizitegi-eremuetako etxebizitza-blokeak —zerbitzu partekatuak izateko egokitu direnak—, erosteko ahalmen handiagoko gizarte-klaseak (bai, gizarte-klaseak daude oraindik ere) elkarrekin bizi diren dentsitate txikiko urbanizazioak eta abar.

Etxebizitzei, gaur egun, “bizikidetza komunitate” esaten zaie. Gehienetan hainbat belaunalditako kideak bizi dira, eta ia guztiek bizitza pribaturako espazioak eta espazio partekatuak dituzte. Instalazio eta zerbitzu partekatuek egunero behar duzunerako sarbidea ematen dute; adin, jatorri eta bizitzako egoera guztietako pertsonentzako eguneroko bizitza sortzeko oinarrizko osagaiak dira.

Arkitekturaz harago, pertsonek bizitza mantentzeko funtsezko alderdiak partekatzen dituzte. Zaintzak oso antolatuta daude, jakintzak partekatzen dira, elkarrengandik ikasteko, eta elkarren arteko zaintza baloratzen da. Maila eta profil guztiek betetzen dute nork bere zeregina, komunitateari ekarpen bat eginez.

Batzuk bizi osorako etxe malguak dira. Baliabideak partekatzen dituen eraikin berean hainbat apartamentu mota egon daitezke familia-etxe estandarren ordez; pertsona bakar batentzako espazio pribatuak dituzten etxe partekatuak dira, lauko talde batentzat, bi pertsonentzat... Horri esker, bizitzan zehar, bizitzeko bestelako espazio bat behar baduzu, zure komunitatean gera zaitezke, aldatzeko nahia duten beste batzuekin apartamentua trukatuz.

Itxi
...

Gehiago irakurriEzkutatu

Generoa

Info +

Familiaren nozioa eraldatu egin da. Bikote ezkonduaren edo familia nuklearraren ideia desagertu egin da.

Duela urte batzuetatik hona, edozein pertsona gera daiteke haurdun eta, gainera, normalizatu egin dira “odoleko familiaren” ideian oinarritzen ez diren bizikidetza-unitateak; horren ondorioz, zaintza lanak hainbat pertsonen artean egin behar izan dira.

Zure sexuaren arabera funtzio batzuk esleitzeak jada ez du zentzurik bere horretan. Gero eta identitate gehiago eta fluidoagoak daude, eta gero eta elkarrekikotasun txikiagoa dago eraikitako nortasunaren eta haren funtzio sozialaren artean.

Itxi

Aldare Espirituala

Info +

2045ean, gero eta gehiago dira aztarnarik ez sortzeko eta transzendentziarik ez izateko nahiaren arabera bizi diren pertsonak. Hala ere, badira oraindik ere kontakizunei heltzeko beharra sentitzen dutenak, mundua era sinbolikoan azaldu eta ordenatu ahal izateko. Horretarako, hainbat mitotan oinarritutako laguntza espirituala bilatzen dute, zaurituta dagoen planetarekin adiskidetzeko prozesuan.

Transzendentziaren gorespena alde batera utzi ondoren, pertsona talde batek espiritualtasunak duen zeregina hezurmamitu du “Porrot egin duen Bideoaldare” batean. Porrot hitza du aldareak izenean, espiritualtasunarekin adiskidetzeko errezeloa eta ezintasun garaikidea onartzen dituelako.

Laguntza espirituala behar duten pertsonek, urteetan eta hamarkadetan iraun duten hainbat sinbologia baliatzen dituzte —Hefesto, sorginak, Sailor Marte edo Kasandra dira horietako batzuk—, eta horiek guztiak Bideoaldare horretan hezurmamitzen dira. Bertan, aurpegirik gabeko izaki batek beti deskubritzeke dagoen planeta batean zehar bidaiatzera gonbidatzen gaitu, non lurreko tresnek jada ez duten balio, eta espazioarekin zein bertako biztanleekin harremanetan jartzeko estrategia ez-materialak bilatzera behartuta gauden.

Blanca ariasen sorkuntza, EHUko Arte Ederren Fakultateko Espekulazio Taldearekin batera.

Itxi
Bideoa ikusi
Itxi

Janzkera

Info +

2045ean, janzkera gorputzen esanahia itxuratzen edo berritxuratzen duen elementua da oraindik ere; hala ere, garai bateko genero kategoriak, tradizional eta binarioek, gero eta gutxiago mugatzen dituzte gorputzak.

2045eko biztanle batzuk, beren bizimoduei eta, zehazki, beren premiei erantzuten saiatzen diren arropak egiten hasi dira. Arropa horiek berrerabiltzeko, partekatzeko, transferitzeko eta eramateko premisei erantzuten diete, 2045ean sortzen ari den joera berriaren ondorioz, zeina lotuta baitago alderdi materialarekin, bizitza nomadarekin, birziklapenarekin eta aztarnarik ez uzteko nahiarekin. Hori dela eta, janzkera multifuntzionalaren fabrikazioa eta erabilera hedatzen ari da.

Jantzi iragazgaitz termiko, babesgarri, alderantzikagarri, berrerabilgarri eta transferigarrien erabilera eta autofabrikazioa hedatzen hasi dira. Jantziok baliagarriak dira, bai komunitate nomadetako kideentzat, bai nomadak ez direnentzat, eta soinean daramatzatenak klima-aldaketak eragindako eguraldi txarretik babesteaz gain, era askotako gorputzentzat balio dute.

Aspaldidanik, komunitate nomada horietako batzuk lan-estrategia berriak garatzen ari dira, janzkeran oinarrituz material berrerabilgarriak biltzeko. Izan ere, plastikozko eta ehungintzako hondakinak biltzeko sistema bat sortu dute, eta ez dute aurretik edukiontzirik eramateko beharrik, hondakina bera baita lan-tresna: edukiontzia eta edukia.

Estrategia horiek interesgarriak izaten hasi dira 2045eko biztanleentzat, hain zuzen ere, birziklatzeko eta berrerabiltzeko biltzeko beharretik sortutako janzkeratik abiatuta, gorputz-forma berriak esploratzeko aukera ere ematen baitute.

Komunitate nomada batzuk sinbolo batzuekin identifikatzen hasi dira. Horixe da “Korapiloa” komunitatearen kasua: ehunak eta plastikoak birziklatzen eta berrerabiltzen diharduen komunitatea da. Korapiloa, komunitate horren oinarrizko lan-tresna eta -mekanismoa ezaugarritzen duen elementua da. Elementu horrek, komunitatearen lan egiteko modua irudikatzeaz gain, bere filosofia eta korronte ideologikoa ere irudikatzen ditu; bere bizimodua eta kultura adierazten ditu: «Korapiloak lotu egiten du, baina ez du transzenditzen, agertu eta desagertu egiten da, egin eta desegin egiten da».

Mikel Ruiz Pejenauteren sorkuntza EHUko Arte Ederren Fakultateko Espekulazio Taldearekin batera.

Itxi
...

Gehiago irakurriEzkutatuIrudiak
Itxi

Tximeleta

Info +

2045eko biztanle bat, hondakinez eta plastikoz inguraturik bizi dena, tximeleta bat gogoratzen saiatzen da. Aspaldi ikusi zuen tximeletaren irudi baten oroitzapena baino ez duzu gordetzen bere memorian. Saiatu da, orduan, tximeleta hori irudikatzen, historiaren errepresentazio bat balitz bezala, dinosauro bat irudikatzen saiatuko balitz bezala.

Baina une horretan, eskura dituen material bakarrak plastikoak eta hondakinak dira. Beraz, bere tximeletaren izaeraren irudikapena, nahitaez, plastikozkoa da. Ezagutzen dugunetik baino ezin dugu imajinatu eta, beraz, irudikatu. Horrela, pertsona honek plastikozko tximeleta bat errepresentatu du.

Maider Aldasororen sorkuntza Topiak proiekturako.

Itxi
Bideoa ikusi
Itxi

Mugaz gaindiko kanpamendua

Info +

2045eko mugaz gaindiko kanpamenduko 3D eskaneatzea. Aldi baterako kokaleku hori hondakin plastikoak birziklatzen dituen komunitate nomada bati dagokio.

Unai rekejoren sorkuntza EHUko Arte Ederren Fakultateko Espekulazio Taldearekin batera.

Itxi
Bideoa ikusi
Itxi

Berrerabilpenaren eta hondakinen bidez bizi diren komunitate nomadak beste sistema ekonomiko baten bidez antolatzen dira, besteak beste, ez-metaketan eta zero aztarnan oinarritzen direlako. Hondakinak, energia eta ezagutza birziklatzean eta optimizatzean oinarritutako ekonomia da, baina, era berean, ingurunean duen eragina ia zerora murriztea lortu duen bizi-eredua da.

Lurralde globalean zehar mugitu ahal izatearen pribilegioa dute. Ondo antolatuta daude, eta egitura eta antolaketa landuak eta ongi garatuak dituzte. Horrek ere eragina du haien ongizatean eta garapenean. Berrikuntza laborategi modukoak dira. Teknologia berria asmatu eta garatu dute, eta hainbat aurkikuntza zientifiko ere egozten zaizkie.

Komunitate horietako kideen hornikuntza propioa eta bizitzaren sostengua bermatzeko, ondasunak eta zerbitzuak trukatzen dituzte “kanpokoekin”, eta, besteak beste, honako zeregin hauetan dihardute: hainbat motatako hondakinen kudeaketa —esaterako, zabor teknologikoa prozesatu eta aprobetxatzea—, lurzoruak eta akuiferoak garbitzea eta berreskuratzea, material eta produktu berriak lortzeko hondakinak prozesatzea, energia-kontsumoa aurrezteko sistemak ezartzea, berrikuntza teknologikoak garatzea eta abar.

Itxi

Komunitate nomadak ostatuz edo alokairuan hartzen dituzten hainbat lurraldetan zehar ibiltzen dira; hondakinak kendu nahi dituzten edo pilatu nahi ez dituzten herriek lan horietarako baliatzen dituzte. Esperientzia horren eta beste eredu horrekiko harremanaren ondorioz, pertsona batzuk hasiak dira komunitate nomadak bezala bizi nahi izaten.

Joera bat sortzen hasi da: orainaldian bizitzearen ideia, aztarnarik ez sortzearena eta ondasunak ez edukitzearena indartzen hasten da. Joera hori komunitate hauen izaera nomada eta iragaitzazkoari esker zabaldu eta polinizatu da. Zerbait kutsatzen ari da, haien baitan geratzen den zerbait dago eta, horrek egiturazko aldaketarik ez badakar ere, eragin bat du maila kultural eta filosofikoan. Beraz, zibilizazio-aldaketa bat sortzen ari da, jadanik garatzen ari zena, baina komunitate hauen eraginez bizkortu dena. Gizakiak beraien burua munduan ulertzeko duten modua aldatzen ari al da? Korronte horrek ingurunean inpakturik sortzen ez duen logika batetik bizitzeko aukera proposatzen du. "Ez dut memoriarik izan nahi, ez dut transzenditu nahi, ez dut ezer garrantzitsurik egin nahi, orainean egon eta bizi nahi dut, besterik ez. Izan ere, hortik haratago doan guztiak ingurumena kaltetu eta suntsitzen baitu". Ideia hori pixkanaka barneratzen ari dira, hainbat lekutatik. Ideia itxaropentsua da, hainbat hamarkadatan basamortu utopiko eta espirituala izan ondoren.

Immaterialtasuna, momentua bizitzea eta materialtasunetik harago joatea indarra hartzen doan joera da. Kolapso ekologikoarekin lotzen den pentsamendu-korronte handia da. Bizitza honetatik igarotzean ahalik eta aztarna txikiena uzten saiatzeak, korronte filosofiko gisa, “aztarnarik utzi gabe bizitzeko moduak” jorratuko dituzten ikasketa espezializatuen sorrera bultzatu du.

Itxi

Datuek energia kontsumitzen dute eta lekua hartzen dute, eta Internetaren memoria muturreraino bete da. Algoritmo batek online edukien artxiboa eta memoria kudeatzen ditu. Horren ondorioz, bi urtean behin datuak modu masiboan ezabatzen dira: algoritmoak erabakitzen du zer ezabatu espazioa askatzeko. Honelako mezuak agertzen dira: “Premiazkoa: 2046ko martxoaren 23an azken bi urteetako edukiak ezabatuko dira”.

Algoritmoaren funtzionamenduaren logikak artxiboek zenbat okupatzen duten eta eraginkortasunari, egiazkotasunari, interes orokorrari, eta premiari dagokienez duten garrantzia erlazionatzen duen baremo bati erantzuten diote, baina algoritmoaren irizpideek etengabeko eztabaida sortzen dute.

Hazi-bankuak dauden bezala, memoria analogikorako espazioak sortzen dira formatu digitalen zaharkitzearen eta irakurketa-akatsen ondorioz. Enpresa digital eta web orri handi batzuek forma fisikoa hartu dute. Adibidez, Wikipedia gaur egun eraikin bat da.

Herritarren artean ere, aldi berean gertatzen ari dira, batetik, ondasun materialak ondotik kentzeko joera eta, bestetik, ondasun material eta immaterial jakin batzuen metaketa aldarrikatzen duten beste pertsona batzuen beharra. Azken horiek zera diote: "Ez dezagun ahaztu nondik gatozen, PDFen liburutegi zoragarri hau daukagu".

Nolanahi ere, Internetaren memoriaren arazoa dirua ordainduta konpontzen da. Horrek esan nahi du botere berriak finkatu egin direla edukiak gorde ahal izateko gaitasunaren arabera: gauza batzuk galdu egiten dira eta beste batzuk nagusitu edo mantendu egiten dira. "Memoria eta artxiboarekin" lotutako ezkutuko ekonomia bat ere agertu da.

Era berean, eta kolapso ekologikoaren ondorioz, areagotu egin da desagertzen ari diren baliabide naturalak kontserbatzeko beharra. Naturaren Bankua sortzen da, non ura (iturburukoa, icebergekoa...), landareak, animaliak, lurra edo mineralak kontserbatzen diren, ahal izanez gero, etorkizunean ugaltzeko. Haur bat sortu edo garatu badaiteke, zergatik ez zuhaitz bat edo lurra?

Itxi

Etxebizitza partekatuak, hainbat bertsiorekin, eredu normalizatua dira. Bizitzeko modu hori gauzen ordena naturala bihurtu da, eta azken urteotan, pixkanaka, commodity bihurtu da. Hiriko edo pseudo-hiriko etxebizitza guztietan zerbitzuak, baliabideak eta bizitza partekatuz bizi dira.

Coliving horiek ez dute zertan luxuzkoak izan, itxura eta tipologia desberdinetakoak baitaude: berreskuratutako espazio abandonatuak, industria-eraikin birmoldatuak, hiri ertainen inguruetako eta bizitegi-eremuetako etxebizitza-blokeak —zerbitzu partekatuak izateko egokitu direnak—, erosteko ahalmen handiagoko gizarte-klaseak (bai, gizarte-klaseak daude oraindik ere) elkarrekin bizi diren dentsitate txikiko urbanizazioak eta abar.

Etxebizitzei, gaur egun, “bizikidetza komunitate” esaten zaie. Gehienetan hainbat belaunalditako kideak bizi dira, eta ia guztiek bizitza pribaturako espazioak eta espazio partekatuak dituzte. Instalazio eta zerbitzu partekatuek egunero behar duzunerako sarbidea ematen dute; adin, jatorri eta bizitzako egoera guztietako pertsonentzako eguneroko bizitza sortzeko oinarrizko osagaiak dira.

Arkitekturaz harago, pertsonek bizitza mantentzeko funtsezko alderdiak partekatzen dituzte. Zaintzak oso antolatuta daude, jakintzak partekatzen dira, elkarrengandik ikasteko, eta elkarren arteko zaintza baloratzen da. Maila eta profil guztiek betetzen dute nork bere zeregina, komunitateari ekarpen bat eginez.

Batzuk bizi osorako etxe malguak dira. Baliabideak partekatzen dituen eraikin berean hainbat apartamentu mota egon daitezke familia-etxe estandarren ordez; pertsona bakar batentzako espazio pribatuak dituzten etxe partekatuak dira, lauko talde batentzat, bi pertsonentzat... Horri esker, bizitzan zehar, bizitzeko bestelako espazio bat behar baduzu, zure komunitatean gera zaitezke, aldatzeko nahia duten beste batzuekin apartamentua trukatuz.

Itxi

2045ean, gero eta gehiago dira aztarnarik ez sortzeko eta transzendentziarik ez izateko nahiaren arabera bizi diren pertsonak. Hala ere, badira oraindik ere kontakizunei heltzeko beharra sentitzen dutenak, mundua era sinbolikoan azaldu eta ordenatu ahal izateko. Horretarako, hainbat mitotan oinarritutako laguntza espirituala bilatzen dute, zaurituta dagoen planetarekin adiskidetzeko prozesuan.

Transzendentziaren gorespena alde batera utzi ondoren, pertsona talde batek espiritualtasunak duen zeregina hezurmamitu du “Porrot egin duen Bideoaldare” batean. Porrot hitza du aldareak izenean, espiritualtasunarekin adiskidetzeko errezeloa eta ezintasun garaikidea onartzen dituelako.

Laguntza espirituala behar duten pertsonek, urteetan eta hamarkadetan iraun duten hainbat sinbologia baliatzen dituzte —Hefesto, sorginak, Sailor Marte edo Kasandra dira horietako batzuk—, eta horiek guztiak Bideoaldare horretan hezurmamitzen dira. Bertan, aurpegirik gabeko izaki batek beti deskubritzeke dagoen planeta batean zehar bidaiatzera gonbidatzen gaitu, non lurreko tresnek jada ez duten balio, eta espazioarekin zein bertako biztanleekin harremanetan jartzeko estrategia ez-materialak bilatzera behartuta gauden.

blanca ariasen sorkuntza Arte Ederren Fakultateko Espekulazio Taldearekin batera.

Itxi

2045ean, janzkera gorputzen esanahia itxuratzen edo berritxuratzen duen elementua da oraindik ere; hala ere, garai bateko genero kategoriak, tradizional eta binarioek, gero eta gutxiago mugatzen dituzte gorputzak.

2045eko biztanle batzuk, beren bizimoduei eta, zehazki, beren premiei erantzuten saiatzen diren arropak egiten hasi dira. Arropa horiek berrerabiltzeko, partekatzeko, transferitzeko eta eramateko premisei erantzuten diete, 2045ean sortzen ari den joera berriaren ondorioz, zeina lotuta baitago alderdi materialarekin, bizitza nomadarekin, birziklapenarekin eta aztarnarik ez uzteko nahiarekin. Hori dela eta, janzkera multifuntzionalaren fabrikazioa eta erabilera hedatzen ari da.

Jantzi iragazgaitz termiko, babesgarri, alderantzikagarri, berrerabilgarri eta transferigarrien erabilera eta autofabrikazioa hedatzen hasi dira. Jantziok baliagarriak dira, bai komunitate nomadetako kideentzat, bai nomadak ez direnentzat, eta soinean daramatzatenak klima-aldaketak eragindako eguraldi txarretik babesteaz gain, era askotako gorputzentzat balio dute.

Aspaldidanik, komunitate nomada horietako batzuk lan-estrategia berriak garatzen ari dira, janzkeran oinarrituz material berrerabilgarriak biltzeko. Izan ere, plastikozko eta ehungintzako hondakinak biltzeko sistema bat sortu dute, eta ez dute aurretik edukiontzirik eramateko beharrik, hondakina bera baita lan-tresna: edukiontzia eta edukia.

Estrategia horiek interesgarriak izaten hasi dira 2045eko biztanleentzat, hain zuzen ere, birziklatzeko eta berrerabiltzeko biltzeko beharretik sortutako janzkeratik abiatuta, gorputz-forma berriak esploratzeko aukera ere ematen baitute.

Komunitate nomada batzuk sinbolo batzuekin identifikatzen hasi dira. Horixe da “Korapiloa” komunitatearen kasua: ehunak eta plastikoak birziklatzen eta berrerabiltzen diharduen komunitatea da. Korapiloa, komunitate horren oinarrizko lan-tresna eta -mekanismoa ezaugarritzen duen elementua da. Elementu horrek, komunitatearen lan egiteko modua irudikatzeaz gain, bere filosofia eta korronte ideologikoa ere irudikatzen ditu; bere bizimodua eta kultura adierazten ditu: «Korapiloak lotu egiten du, baina ez du transzenditzen, agertu eta desagertu egiten da, egin eta desegin egiten da».

Mikel Ruiz Pejenauteren sorkuntza Arte Ederren Fakultateko Espekulazio Taldearekin batera.

Itxi